XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
76. Lurraren heriotzetik bizi da sua,
suaren heriotzetik bizi da aidea,
aidearen heriotzetik bizi da ura,
Suaren heriotza jaiotza zaio aideari,
eta aidearen heriotza jaiotza udari
Lurraren heriotza ura dela,
eta uraren heriotza aide dela eta aidearena sua,
77. Hortik, bada, Heraklitok esan: - urezko bilakatzea atsegin edo heriotze dela arimentzat; izatera iristea zaiela haiei atsegin.
Beste nonbait ere ba dio, haien heriotza bizi dugula guk, eta, alderantziz, gure heriotza bizi, haiek.
78. Giza-izakerak ezagutzarik ez du, jainkoarenak ba du.
79. Gizonak berari
80. Jakin behar den gauza, noski, guda arrunta (guztiekikoa, orokorra) dela eta zuzentasuna, burruka; eta burrukatik eta beharretik sortzen direla gauza guztiak.
81. Erretorika-Sarrerak ikaskizun (edo teorema) guztiak hontara ditu zuzenduak eta, Heraklitoren ustez, bera da haiztoen asmatzailea.
Hitzen teknikari deritzoe
82. Ziminorik ederrena itsusia da giza-endarekin alderatzeko.
83. Gizonik jakintsuena zimino bat da jainkoaren aurrean, bai jakindurian, bai ederrean, bai gainerako guztietan.
84a. Aldatuz hartzen da atseden.
84b. Gaitz da lehiatu zaren beraien mende egotea.
85. Latza, nor bere buruari oldartu beharra: zeure arimaren truke erosiko baituzu gura duzuna.